Poliziaren jazarpena salatu dute Arabako bost gaztek

  • Herri mugimenduetako kide diren bost gaztek Ertzaintza eta Espainiako Polizia Nazionalarengandik jasandako jazarpena salatu dute. Hala Bedik bideo honetan jaso ditu testigantzak.


2015eko abenduaren 10an - 10:09
Eleak Mugimenduak zenbait polizientzat “ohikoak diren jarduerak” direla salatu du. (Eleak Mugimendua)

Bost gazteen testigantzak denetarikoak izan dira. Kasu guztietan galdetu zieten, ordea, militantziaren eta gazte mugimenduaren inguruan; euretako biri zehazki aurtengo martxoaren 3ko gertakariez. Gerturatu zaizkien pertsonak identifikatzeari uko egin, eta ertzain, polizia nazional eta “Eusko Jaurlaritzako langile” bezala aurkeztu ziren.

Gazteetako bati autoan zihoala geratu eta galdeketa egin zioten, beste bati ordenagailua atxiki zioten “giro erradikaleko informazioa” zuelakoan, kolaborazio eskaintza bat luzatu zioten hirugarren bati… Identifikazio arbitrarioen eta jarraipenen berri ere eman dute. Gazteek salatu dute beste arrazoi batzuk medio, eurekin harremanetan jarri eta ezker abertzaleaz, Ernai erakundeaz, eta herri mugimenduez galdetu zietela. Nabarmendu dute kasu gehiago daudela.

Eleak Mugimenduak babesa adierazi die. Zenbait polizientzat “ohikoak diren jarduerak” direla salatu du mugimenduak, eta antzeko egoeran dauden gazteen kasuen berri emateko helbide elektroniko bat jarri dute: mugimenduasortzen@gmail.com


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude