Santi Ochoa argazkilariak 20.000 irudi paratu ditu jada Flickr kontuan, lelo edota marrazki deigarriak dituzten beste horrenbeste kamisetenak. Horietako 81 erakusketa batean bildu ditu, Madrilen. Poliziaren aurkako leloak erakusten dituzte guztiek.
Mozal Legearen aurkako egitasmoa da, egileak dioenez. Pasa den urtean izan zuen erakusketa egiteko ideia, aipatu legea onartu baino lehenago, baina orain jarri du ikusgai, urrian Madrilgo Vallecas auzoan gertatutakoak hauspotuta: Poliziak material ugari eraman zuen Bestiario Shop jantzi dendatik, haien arabera kamiseta, jertse edota txapeletako leloek poliziarekiko gorrotoa sustatzen zutelako, Diagonal aldizkarian irakurri daitekeen moduan.
"Kamiseta hauek herri klaseek poliziarekiko sentitzen duten ezinikusia islatzen dute, eta hori dokumentatu egin beharra dago", dio Ochoak. Erakusketan ikusgai izan diren kamiseta batzuk ekarri ditugu hona:
Diagonal aldizkariak Mucha policía, poca diversión jarri dio izenburu gisa erakusketari buruzko artikuluari, Eskorbuto taldearen kanta mitikoaren titulu bera. Hain justu, pasa den irailean Rokavieja musika taldeko abeslariari isuna ezarri zioten, kontzertu batean "mucha policía, poca diversión" oihukatzeagatik, polizia bengalak zeramatzan ikusle bat atxilotzera sartu zenean.
Hauxe da Eskorbutoren kanta:
Informazio gehiago:
Erakusketaren inguruko bideoa, El Mundo egunkariaren webgunean.