Poliziaren aurkako leloak, mozal legea salatzeko kamisetetan

  • Santi Ochoa argazkilariak 20.000 irudi paratu ditu jada Flickr kontuan, lelo edota marrazki deigarriak dituzten beste horrenbeste kamisetenak. Horietako 81 erakusketa batean bildu ditu, Madrilen. Poliziaren aurkako leloak erakusten dituzte guztiek.


2016ko azaroaren 24an - 14:08
Mozal Legea salatu nahi du Santi Ochoak 81 argazkien bitartez.

Mozal Legearen aurkako egitasmoa da, egileak dioenez. Pasa den urtean izan zuen erakusketa egiteko ideia, aipatu legea onartu baino lehenago, baina orain jarri du ikusgai, urrian Madrilgo Vallecas auzoan gertatutakoak hauspotuta: Poliziak material ugari eraman zuen Bestiario Shop jantzi dendatik, haien arabera kamiseta, jertse edota txapeletako leloek poliziarekiko gorrotoa sustatzen zutelako, Diagonal aldizkarian irakurri daitekeen moduan.

"Kamiseta hauek herri klaseek poliziarekiko sentitzen duten ezinikusia islatzen dute, eta hori dokumentatu egin beharra dago", dio Ochoak. Erakusketan ikusgai izan diren kamiseta batzuk ekarri ditugu hona:

Diagonal aldizkariak Mucha policía, poca diversión jarri dio izenburu gisa erakusketari buruzko artikuluari, Eskorbuto taldearen kanta mitikoaren titulu bera. Hain justu, pasa den irailean Rokavieja musika taldeko abeslariari isuna ezarri zioten, kontzertu batean "mucha policía, poca diversión" oihukatzeagatik, polizia bengalak zeramatzan ikusle bat atxilotzera sartu zenean.

Hauxe da Eskorbutoren kanta:

Informazio gehiago:

Erakusketaren inguruko bideoa, El Mundo egunkariaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude