argia.eus
INPRIMATU
Poliziak gomazko pilotak eta gas negar-eragilea erabili ditu Biarritzen manifestarien aurka
  • 12:30ean G7 Ez plataformak deia egina zuen Biarritzeko Clemenceau plazan biltzeko. Frantziako poliziak ordea, hiriko erdigunea jendez hustua zeukan eta sarrera debekatua.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 18a
Polizia manifestarien atzetik hondartzako pasealekuan. Argazkia: Berria.

G7 Ez plataformak plazarako hesiak gainditu eta sartzea lortu du. Polizia oldartu zaie manifestariei. Gas negar-eragilea eta gomazko pilotak erabili ditu. Zaurituak badira. Hondartzako pasealekuan ere istiluak izan dira.

Biarritzen Jean Yvres Le Drian Europako eta Kanpo Harremanetarako ministroa eta 150 enbaxadore ziren biltzekoak. Abuztuan G7 taldeak egingo duen goi-bilera prestatzekoak ziren gaurko bilkuran.

G7 Ez plataformak, Bizi! Mugimenduak eta jaka horiek G7 taldearen asmoen aurka protesta egin nahi zuten.

Ekhi Erremundegi kazetariak Berriarako eta Ipar Euskal Herriko Hitzarako jarraipena egin du eta hainbat bideo zabaldu ditu sare sozialen bidez. Hona horietako bat: