"Bigarren mailako biktima" sentitzen direla jaso du Foro Sozialak egindako txostenak eta "egia jakiteko" eskubideaz mintzo dira. Nafarroako parlamentura eraman dute indarkeria horren biktimekin osatutako txostena.
Espainiako polizien eskutan edota eskuin muturreko taldeen partetik indarkeria pairatu dutenen testigantzak jasota, txostena osatu du Foro Sozialak. Expe Iriarte, Fernando Armendariz eta Tasio Arrizabalaga izan dira parlamentuan txosten hori Ainhoa Aznarezi presidenteari helarazten. Biktima horiek guztiek bat egin dute adierazpen batean: "guztiz baztertuak sentitu gara erakundeengandik eta bigarren mailako biktimatzat hartu gaituzte". "Egia jakiteko eskubidea" da eskatzen ari direna. Biktima horien gehiengoak ez du aitortzarik jaso, ez dute orokorrean kalte ordain ekonomikorik espero.
Donostian egin zuen Foro Sozialak topaketa bat biktima zenbaitekin. Hemezortzi azaldu ziren deialdi horretara eta hoietatik lau, nafarrak ziren: German Rodriguezen, Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'-ren, Mikel Zabalzaren eta Angel Berroetaren senitartekoak izan ziren, Biktima bikoitz sentitzen dira gainera, eurengan jarri zutelako susmoa eta politika publikoek beste alde batera begiratu dutelako. Foro Sozialaren ustez nafar gizarteak ezin die albo batean utzi eta ez du inoiz gehiago onartuko biktimarik bazterrean uztea.
Zenbait biktima duela 40 urte izan ziren biktima. Dena dela, denbora pasa den arren oraindik ere aitortza merezi dutela uste dute. "Ez dira beste deus eta ez gara beste deus eskatzen ari; uste dugu sufrimendu beraren aurrean, biktimizazio beraren aurrean aitortza bera, egi berbera eta justizia berbera merezi dugula".
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.