argia.eus
INPRIMATU
Polizia indarkeriaren aurkako astea antolatu dute Baionako Zizpa Gaztetxean
  • Gaia modu zabalagoan lantzeko ideia piztu ostean, poliziaren indarkeria izango dute aipagai urriaren 16tik 21era bitartean egingo dituzten jardunaldietan. Gaztetxea kudeatzen duen Gazte Asanblada da antolatzailea.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko urriaren 05

Elkar ezagutza helburu, Euskal Herritik kanpo antolatuak diren eragile batzuekin harremanetan jarri nahi izan dute Baionako Zizpa gaztetxeko kideek. "Euskal Herrian ongi dakigu indar errepresiboek nola jarduten duten mugimendu abertzalearen aurka. Estatuek, errepresioaren bitartez erantzun izan ohi dute oinarri politikoa iturburu duen gatazketan eta guk ez dugu horren adierazle den adibiderik falta", adierazi dute ohar baten bidez.

Hori dela eta, hiltzaldiez gain, eskaintza kulturala barne duen egitaraua osatu dute urriaren 16 - 21 asterako.

Egitaraua

- Urriak 16: "Frantziar estatuaren inplikazioa Euskal gatazkan", Jon Anzaren desagerpena (Maritxu Paulus Basurco), Poporen desagerpena (Felipe Lascaray) eta GAL (Jakes Bortayru)

- Urriak 17: "Collectif des universitaires contre les violences policiére", Caroline Guibet Lafaye CNRS-ko ikerlaria

- Urriak 18: "Kalaka operazioaren 10 urteak", garaian atxilotutako militanteen testigantzak

- Urriak 20: MÉDINE kontzertua

- Urriak 21: "Adama Traoré", Justice pur Adama komitearen hitzaldia, Assa Traoré, Adamaren arrebaren eskutik

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.