Polizia eta Guardia Zibil gehiago nahi ditu De Andresek EAEn

  • Javier de Andresek, Espainiako Gobernuko delegatuak EAEn, esan du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak azken urteetan EAEn murriztutako pertsonalaren parte bat berreskuratu nahi duela.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko otsailaren 14a
(Arg: Naiz)

2011n ETAk jardun armatua bukatu zuenetik, Espainiako indar polizialen kopurua  %20 jaitsi da EAEn, 4.611 Espainiako Polizia agente eta guardia zibil izatetik 2.751ra. De Andresek Espainiako Barne Ministerioari eskatu dio datozen Enplegu-Eskaintza Publikoetan EAEn Polizia eta Guardia Zibil bezala jarduteko aukerak ematea, “Ertzaintzak bere promozioen bidez egiten duen modu berean”. Bestalde, De Andresek krisi ekonomikoari egotzi dio indar polizialen kopuruaren jaitsiera, ez ETAren jardun armatuaren amaierari.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, Polizia eta Guardia Zibilen kopurua gehiago murrizteko eskatu du. Iñigo Iturrate EAJko parlamentariak Javier de Andresi erantzunez esan du indar polizial gehiegi dagoela EAEn, eta Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak “bigarren mailako lanak” besterik ez dituztela betetzen.

Kanal hauetan artxibatua: Espainiako Polizia  |  Espainiako Polizia  |  EAE

Espainiako Polizia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-06 | Jon Torner Zabala
78ko San Ferminak gogoan: Hamar kanta Germán Rodríguezen omenez

Duela 40 urte, 1978ko uztailaren 8an, poliziak Germán Rodríguez gaztea hil zuen tiroz Iruñeko zezen plazatik gertu. Omenaldi moduan, hainbat artistaren kantak bildu dituen SF 78 gogoan! lana plazaratu du Gor diskoetxeak.


2018-03-21 | ARGIA
Guardia Zibilek eta Espainiako Poliziek manifestazioa deitu dute ostegunean Donostian

Martxoaren 22an 18:00etan Kursaalaren aurrean hasiko den manifestazioa deitu dute Espainiako Poliziek eta Guardia Zibilek Ertzaintzaren eta Esquadra Mossoen soldata bera edukitzea eskatzeko.


15.340 egun justizia eske

Pasa den larunbatean 42 urte bete dira sarraskia gertatu zenetik. Espainiako Poliziak 1976ko martxoaren 3ko greba orokorrean egin zituen 2.000 tiroek bost lagun hil eta 150 zauritu zituen.


2018-02-21 | Hala Bedi
Tortura, zauri irekia
MULTIMEDIA - erreportajea

Otsailaren 13an Torturaren Aurkako Eguna izan zen. Honen harira, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak torturatutako belaunaldi ezberdinetako lau arabarren testigantzak bildu ditu Hala Bideok erreportaje honetan: Marina Sagastizabal, Xabier Izaga, Txiki Donnay eta Susana Atxaerandio. Horiekin batera, Ixone Legorburu psikologoak parte hartu du.

2017ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak torturaren inguruko txostena aurkeztu zuen. Ikerketa Paco Etxeberria auzitegi medikuak eta Laura... [+]


2018-01-23 | Guaixe .eus
Etxarri Aranazko Udalak sufrimenduaren mapa aurkeztu du

Sufrimentuaren mapa Etxarri Aranatzen dokumentua aurkeztu du udalak gaur. Eneka Maiz Ulaiarrek azaldu duenez, "herri txikian, sufrimendu handia" izan da. Horretaz, "asko hitz egin da, baina ez da ikertu". Aurkeztu duten dokumentua "lan tresna bat izan nahi du".


2018-01-19 | TV3 Telebista
U-1
MULTIMEDIA - dokumentala

2017ko urriaren batean, Kataluniako Gobernuak independentziari buruzko erreferenduma antolatu zuen. Espainiako Gobernuak debekatu zuen. Bozkaleku batzuetan gertatutakoaren kronika da honakoa. TV3ko Sense Ficció saioan eskaini zuten.

Gidoilaria eta zuzendaria: Lluis Arcarazo
Ekoizlea: Jaume Roures
Muntaia: Ona Bartroli
Musika: Xabier Capellas eta Aldred Tapscott

Itzulpena: EHtikMundura


2018-01-18 | Andoni Mikelarena
87 milioi euroko kostua izan du urriaren 1eko polizia operazioak, Zoidoren arabera

Espainiako Senatuan azalpenak eman ditu ostegun goizean Espainiako Barne Ministroak. Urriaren 1ean indar polizialek izandako jarrera defendatu du, “legitimoa, profesionala eta neurrikoa” izan zela argudiatuta.


2018-01-17 | Andoni Mikelarena
257 pertsonak lesioak salatu dituzte urriaren 1eko karga polizialengatik

Auzitegiek salaketa horietatik 110 artxibatu dituzte, lesio horien egilea ez identifikatzeagatik.


2018-01-17 | Andoni Mikelarena
ETAren azken atentatutik zortzi urte pasata, ezohiko polizia kopurua dauka Espainiak oraindik EAEn

2.369 Guardia Zibil, 1.481 militar eta 1.317 Espainiako Polizia: EAEn Espainiako Estatuak dituen indar armatuen kopurua da. Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Madrilgo diputatuak egindako galdera bati erantzunez eman ditu datu hauek Espainiako Gobernuak.


2018-01-03 | Andoni Mikelarena
Kataluniako erreferendumaren aurka poliziak izandako jokabideaz azalpenak emango ditu Zoidok

Urtarrilaren 18an egingo du agerraldia Espainiako Barne ministroak Senatuan. PSOEk eta EH Bilduk egindako eskaerei erantzunez, bere borondatez egingo du agerraldia.  


Eguneraketa berriak daude