Beste polizia eredu baten beharra nabarmendu dute ErNEren jardunaldietan

  • Ertzainen ErNE sindikatuak antolatutako jardunaldietan polizia ereduari buruzko gogoeta egin dute. Saioa “emankorra” izan dela azpimarratu du Jesus Uribe koordinatzaileak. Haren ustez, premiak bultzatu du eztabaidaren sorrera, ETAk bere jarduna uzteak beste eredu baten beharra eragin baitu.


2013ko apirilaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Alderdi politikoetako ordezkariak eztabaidan (Argazkia: eldiario.es)

Hainbat arlotako eragileak bildu dituzte jardunaldietan. Besteak beste, Lokarriko, Amnesty Internationaleko, SOS Arrazakeriako eta alderdi politikoetako ordezkariek euren iritzia eman dute Ertzaintzak beharko lukeen ereduari buruz.

Komunikazio bideak zabaldu behar dituztela azpimarratu dute eragile guztiek. Uribek dioenez, hitz egiten “gizarte honentzat aldarrikatzen dugun polizia ahalik eta demokratikoena eta kontrolatuena” lortuko da. Halaber, zuzenak ez diren jardunak berriz gerta ez daitezen protokoloak adosten lagunduko du eztabaidak, ErNEko koordinatzailearen arabera.

Antolatzaileak orokorrean pozik agertu diren arren, nabarmendu dute politikariekin desengainua hartu dutela. Esan dutenez, “oso gutxi dakite” segurtasun publikoari buruz eta “ez dute herritarrek eskatzen dutena entzuten”.

Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak defendatzen duen polizia eredua aurkeztu du. Uribe bat dator Beltran de Herediarekin hurbiltasuna eta eraginkortasuna eskatzeari dagokionez, baina azpimarratu du Jaurlaritzak egiten duen politika ez datorrela bat aldarrikatzen duenarekin.

ErNEren ustez, Ertzaintzaren sorrerako estatutuetako bosgarren puntuak izan behar du hemendik aurrerako aldarria: “Euskal polizia euskalduna, demokratikoa, profesionala, eraginkorra eta euskal gizarte osoaren zerbitzura egongo dena, herrietako poliziak eta Ertzaintzak bilduko dituena”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


2024-03-20 | ARGIA
Agerraldi psikotikoa zuen gizon bat hil da, Ertzaintzak "bortizki esku hartu" ostean

Drogen eraginez agerraldi psikotiko betean zen 36 urteko gizon batek Poliziaren laguntza eskatu zuen Astigarragan, pasa den otsailaren 2an. Lagundu ordez, Ertzaintzak gizona bortizki tratatu zuela eta anbulantzian sartu zutenerako hilda zegoela salatu du haren familiak.


Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-03-15 | Gedar
Larunbatean, "estatuen indarkeria eta errepresioa" salatuko ditu EHKSk Donostian

Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.


Eguneraketa berriak daude