argia.eus
INPRIMATU
Politika arrazistak gelditzeko eskatu dute errefuxiatuen aldeko elkarretaratzean
  • Ehunka lagun bildu ziren larunbaten (otsailak 22) Irun-Hendaia mugan errefuxiatuak ilegalki kanporatzen ari direla salatzeko eta gizarte duinagoa eskatzeko.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 24a
Argazkia: Ekinklik.org.

Hendaiako tren geltokitik Irungo Ficoba azokarako bidea egin zuten manifestariek. Ondoko eragileek antolatu zuten protesta: Ongi Etorri Errefuxiatuak, Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, Cimade, La Ligue Des Droits De L’homme, Donostiako Hiritarren Sarea, Hernaniko Harrera Sarea eta SOS Arrazakeria.

Parte-hartzaileek gogorarazi zuten Euskal Herria Europan dagoela, eta beraz Schengen eremuan, eta eremu horretan poliziak ezin duela inor ez gelditu ez identifikatu. Salatu dute kontrol arrazistak ezin direla egin, pertsonak ezin direla kanporatu ilegalki, eta deliturik egin ez duena ezin dela kartzelan eduki 90 egunez paperik ez duelako.

Migratzaileen giza eskubideak zapaltzen ari direla eta estatuak beraiek onartutako legeak urratzen dituztela adierazi dute eragileek.