argia.eus
INPRIMATU
Pok Produkzioak konpainiak “Ongi ibili” antzezlana estreinatuko du gaur Donostian
2005eko abenduaren 16a
Pok Produkzioak konpainiak Aitzpea Goenagak idatzi eta zuzendutako Ongi ibili antzezlana estreinatuko du gaur (16) Donostiako Lugaritz kultur etxean. Larunbatean eta igandean ere ikusi ahal izango da. Antzezlanak bide bazterrean geratutako hiru adiskideren arteko harremana jorratzen du. Miren Gojenola, Olatz Beobide eta Loli Astoreka dira aktore nagusiak.