Poesiaren inguruko ekimena Ean


2010ko uztailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Zazpigarren urtez euskarazko poesiaren inguruko topaketa egingo dute hilaren 17an eta 18an Ean (Bizkaia). Euskarazko poesiaren ingurua hausnartu, bazterrak harrotu, eztabaida piztu eta pentsabidea sustatzea du helburu Poesia Egunak ekimenak. Mahai-inguruak, hitzaldiak eta errezitaldiak egongo dira. Besteak beste, Iñigo Aranbarri, Anari, Jose Luis Otamendi, Omar Nabarro, Iban Zaldua, Maria Josep Escriva, Anjel Erro, Igor Estankona eta Oier Guillan izango dira Ean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oier Guillan
Denbora-bidaia emozionala

Adin batetik aurrera gaztetako oroitzapenei buruz hitz egitean “duela 20 urte” (edo gehiago) esanez hasi edo amaitzen dira kontakizunak. Kasu honetan hala gertatzen da, duela 23 urteko gertaerak zehazteko helburua duelako eleberriaren protagonistak. Izan ere, garai... [+]


Literaturak Baionako Euskal Museoa hartuko Maiatzen 29. solasaldietan

Baionako Euskal Museoan 19:30etan hasiko dira bihar Maiatz literatur aldizkariaren 29. Solasaldiak. Miren Agur Meabek zabalduko du jardunaldia. Itxaro Bordak elkarrizketa egingo dio jendaurrean.


Oier Guillanek 'Elkartasun basatia' poema liburua aurkeztu du

Peto-peto ari da azken aldi honetan Oier Guillan (Orereta, 1975) idazle, aktore eta zenbaitetan ARGIArako kazetari lanetan ere katramilatzen dugun poeta.


2012-05-04
Edo! argitaletxe"autofinantzatu" eta "independentea" sortu dute

Edo! argitaletxe “euskal elebakar, autofinantziatu eta alderdi eta erakundeetatik independenteak” udazkenean plazaratuko ditu aurreneko liburuak, proiektu berriaren sustatzaileek aurkezpenean adierazi zutenez.


2012-04-07
"Kaosean sorkuntzak beste dimentsio bat hartzen du"

Elkarrizketa: Oier Guillan / Argazkia: Dani Blanco

Iñigo Ibarraren laguntzaz jarri dugu hitzordua Ander Lipusekin, ez baita erraza teatroari estuki loturik bizi den izaki berezi honen arrastoa jarraitzea. Elkarrizketa hau plazaratu den unean Aulestiko ADELen... [+]


Eguneraketa berriak daude