Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru hauteskundeetako zerrendaburu izango diren pertsonak aukeratu ditu Podemosek.
Gipuzkoarako Juan Luis Iturria Gallego, Bizkairako Neskutz Rodriguez Ormazabal eta Arabarako Koldo Martin Hernando hautatu dituzte. Orain, Podemos Euskadiren herritar kontseiluak berretsi behar ditu hautagaiak.
Internet bidez egin da ahaldun nagusiak izateko ordezkariak aukeratzeko bozketa ElDiario.es-en irakur daitekeenez. Guztira 2.300 pertsonak hartu dute parte eta Juan Luis Iturriak lortu ditu bozka gehien, 1.149. Podemosen Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izateko hautagaia izango da.
Atxikimenduetan bigarren geratu da Neskutz Rodriguez 999 botorekin. Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaia izango da. Arabako hautagaia Koldo Martin izango da, boto kopuruetan zazpigarren postuan geratu bada ere 931 botorekin.
Internet bidezko bozketak ez du lurraldekako hautagaia aukeratzeko aukera eman eta bozka eman dutenek gustukoen zuten hautagaia aukeratu dute. Horrela, lurralde bakoitzean bozka gehien lortu dituena izango da lurralde horretako batzar nagusietarako hautagaia.