Podemosek baditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hautagaiak

  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru hauteskundeetako zerrendaburu izango diren pertsonak aukeratu ditu Podemosek.


2015eko apirilaren 07an - 11:15
Juan Luis Iturria (erdian) izan da hautagai bozkatuena eta Gipuzkoako zerrendaburu izango da.

Gipuzkoarako Juan Luis Iturria Gallego, Bizkairako Neskutz Rodriguez Ormazabal eta Arabarako Koldo Martin Hernando hautatu dituzte. Orain, Podemos Euskadiren herritar kontseiluak berretsi behar ditu hautagaiak.

Internet bidez egin da ahaldun nagusiak izateko ordezkariak aukeratzeko bozketa ElDiario.es-en irakur daitekeenez. Guztira 2.300 pertsonak hartu dute parte eta Juan Luis Iturriak lortu ditu bozka gehien, 1.149. Podemosen Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izateko hautagaia izango da.

Atxikimenduetan bigarren geratu da Neskutz Rodriguez 999 botorekin. Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaia izango da. Arabako hautagaia Koldo Martin izango da, boto kopuruetan zazpigarren postuan geratu bada ere 931 botorekin.

Internet bidezko bozketak ez du lurraldekako hautagaia aukeratzeko aukera eman eta bozka eman dutenek gustukoen zuten hautagaia aukeratu dute. Horrela, lurralde bakoitzean bozka gehien lortu dituena izango da lurralde horretako batzar nagusietarako hautagaia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podemos
Ahal Dugu eta Sumar bananduta aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara

Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


Sumar koalizioa Madrilen bai, baina Gasteizen ez

Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


2023-05-29 | ARGIA
EH Bilduk eta abstentzioak EAJren nagusitasuna apaldu dute

Abstentzio handiko hauteskundeak izan dira, eta lehia handiena EAJ eta EH Bilduren artean izan da: lehenengoak behera egin du eta bigarrenak gora. Nafarroako Legebiltzarrean UPNk mantendu du 2019ko garaipena, eta PSNk bigarren postua. Araba eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, EAJk... [+]


Eguneraketa berriak daude