Milaka umeren heriotza saihestu liteke pneumoniaren txertoa merkeago salduta

  • Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak sinadura bilketa abiatu du Espainiako Estatuan, Pfizer eta GSK farmazeutikei eskatzeko pneumoniaren aurkako txertoaren prezioa erdira jaitsi dezan garapen bidean dauden herrialdeetan.


2016ko apirilaren 26an - 10:00

35 segundoan behin ume bat hiltzen da pneumoniaren eraginez, elkarteak jakinarazi duenez. Pfizer eta GSK farmazeutikek sendagai eraginkorra fabrikatzen dute, baina mundu osoko umeen %75 gaixotasun horren kontra immunizatu gabe daude oraindik. "Arrazoi nagusia sendagai horren prezioa da", diote Mugarik Gabeko Medikuek. "Txerto horri esker aipatu bi farmazeutikek 26.000 milioi euro irabazi dituzte. Eskatzen diegu txertoen prezioa erdira jaisteko, bakoitzeko 9 eurotik 4,5 eurora, garapen bidean dauden herrialdeetan eta erakunde humanitarioentzat".

Helburua 400.000 sinadura lortzea da –350.000 baino gehiago lortu dituzte jada–. Ostegunean bi farmazeutikek Espainian dituzten egoitzetan entregatuko ditu MGM elkarteak sinadura guztiak.

Farmazeutiken politikaren aurka

Gisa honetako ekimenak maiz abiatu ditu aipatu elkarteak. Pasa den hilean, esaterako, Pfizer enpresari eskatu zion txertoaren patentea moldatzeko, Indiako herritar gehiagok izan dezaten hura eskuratzeko aukera. Halaber, sendagaien prezioa merkatzeko eskaera sarri egin du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Amurrio, Okondo, Urduña eta Orozkoko Udalek ez dute parte hartuko Laudiok deitutako bileran Osakidetzaren egoera lantzeko, "desleialtasuna" leporatuta

EAJk eskualdean gobernatzen dituen tokiko erakunde guztiek iragarri dute ez dutela parte hartuko Laudioko Udalak deitutako bileran. Guztiek egotzi diote EH Bildu eta Omniako udal gobernu taldeari erakunde desleialtasuna erakustea, hedabideetan horren berri emateagatik, euren... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude