argia.eus
INPRIMATU
Bihar ‘Pluja seca’ dokumentala euskaraz ARGIA.com-en
  • Pluja seca (Euri lehorra) dokumentala euskaratu du ARGIAk eta ostiral honetan, hilak 18, estreinatuko du dokumentalen kanalean. Zenbait bitartekarik Hegoafrika eta Irlanda Iparraldeko bake prozesuetan egindako lana aurkezten digu TV3 telebista kataluniarrak eta Baleukok egindako dokumentalak. Euskal Herriaz duten iritzia azaltzen digute pertsona horiek.

2012ko maiatzaren 17a

Besteak beste, John Hume, William de Klerk, Alec Reid, Brian Currin, Jonathan Powell, Mohammed Baba, Juan Jose Ibarretxe, Rufi Etxeberria, eta Paul Riosen hitzak jaso dituzte dokumentalean.