argia.eus
INPRIMATU
Plastikoen auzia: nola egin aurre behin erabiltzeko produktuei
  • Egunero kontsumitzen ditugun produktuen ontziek uste baina denbora gehiago irauten dute guztiz deskonposatu arte. Carro de combate elkarteak zaborrera bota ohi ditugun materialek irauten dutena gogorarazi dute, eta aholku batzuk zabaldu ditu, arduraz kontsumitu dezagun.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko abuztuaren 13a
Plastikozko botila bat itsasertzean.

Arrantzatzeko haria da deskonposatzeko denbora luzeen behar duen produktua, 600 urte. Egunerokotasunean gehiago erabiltzen ditugun produktuez hitz egitean, plastikozko botilek eta pixoihalek 450 urte irauten dute naturan. Edari laten uztailek 400 urte behar dituzte deskonposatzeko, eta latek 200 urte. Behin erabiltzeko edalontziek 50 urte behar dituzte, eta plastikozko poltsek, berriz, 10 eta 20 urte bitartean. Uneoro kalean zapaltzen ditugun zigarrokinek urtebetetik bost urtera behar dituzte deskonposatzeko.

Etengabe erabiltzen ditugu produktu hauek, eta eragiten duten talka ekologikoa ekiditeko, Carro de combate elkarteko kideek hainbat aholku proposatu dute hondakin kopurua jaisteko:

  1. Plastikozko botilak sahiesteko, kristal edo metalezko botila berrerabilgarriak erabiltzea.
  2. Eraman ezazu beti oihalezko poltsa bat aldean.
  3. Tokiko merkatuetan erostea, eta supermerkatuetan pisatzen diren produktuak kontsumitzea.
  4. Xaboia eta xanpua pastillatan erabiltzea.
  5. Janaria “tupperretan” kontserbatzea, plastikozko eta aluminiozko paperaren erabilera ekiditeko.
  6. Oihalezko konpresak edo kopa menstruala erabiltzea.
  7. Plastikozko bizar-aitzurren ordez metalezkoak erostea, xafla aldagarria dutenak.
  8. Etxetik ateratzean, ingurura begiratu eta ekidin behin erabiltzeko produktuak (azukre poltsa txikiak, botatzeko edalontziak, plastikozko edalontziak…).