Martxan da 'Piztu Ezazu Argia' gunea: Interneteko ARGIA diruz laguntzeko aukera

  • Sareko gure euskarria, aldizkariko edukiak baino askoz gehiago da egun, eta Interneten komunikabide multimedia erreferentziala da. Beste gauza askoren artean, hau topatuko duzu: komunikabide berezituetatik ekarritako artikuluak, informazio eguneratua, hazten doan blog komunitatea, Beranduegi web TB berritzailea, dokumental berri bat astero, film laburrak, hitzaldiak, kanal espezializatuak, sare sozialak, diaporamak, Euskal Herriko lehen turismo webgune interaktiboa eta beste hamaika zerbitzu.


2012ko urriaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Piztu Ezazu Argia kanpainarekin sareko erabiltzaileei ekarpenak egiteko aukera eman nahi zaie.

Interneten egiten ari garen apustuan sinesten dugu, eta gure taldeko hamaika kazetarietatik lau ia erabat ari dira ARGIA.com-en lanean. Papera eta Internetaren arteko lotura dugu helburu, eta horregatik lantalde osoak idazten du astekarirako zein ARGIA.comerako. Gauzak horrela, azarorako webgune berria estreinatuko dugu eta gure eduki guztiak Creative Commons lizentzian jartzea erabaki dugu, euskarazko edukiok eta Euskal Herriari buruz landu dugun informazio andana, edonork nahieran eta doan erabil dezan.

Komunikazioaren munduak bizi dituen garai latzetarako pozik gaude, oso pozik. 1997an heldu genion sareko erronkari eta etengabe egokitzen jarraitzen dugu. CIESen datuen arabera, 57.000 lagunek irakurtzen dute ARGIA aldizkaria paperean Hego Euskal Herrian eta 5.000ek ARGIA.com egunero.

Baina gu ere gogor kolpatu gaitu krisiak, eta estu gabiltza. Interneteko apustua ez da doan ateratzen. Bai, gero eta publizitate gehiago sartzen zaigu Internetera, baina oraindik ez bere gastuak errentagarri egiteko adina.

Egia esatera, aldizkariko harpidedunek ahalbideratzen dute zuk lerro hauek doan irakurri ahal izatea, edo Beranduegi telebistako saioak ikustea. Euskaldunok Interneten egotea giltzarri da gure hizkuntzaren etorkizunerako eta guk ere gure alea jartzen jarraitu nahi dugu.

Gogoa eta aukera duzun neurrian, sarean egiten dugun lana diruz laguntzeko aukera eman nahi dizugu lerro hauen bidez. Informazioa klabea da jantzia izan nahi duen pertsonarentzat, libre bizi nahi duenarentzat. Euskalduna, kalitatezkoa eta independentea, horrelakoa da gure komunikazio proiektua, eta estimatuko genuke bultzako bazenu. Milesker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


Eguneraketa berriak daude