argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak lau gazte identifikatu eta bi jipoitu dituela salatu du Piztu Donostiak
  • Karmengo Jaietako testuinguruan Debekatuta dago maskotak sartzea esaten zuten kartelak jartzen ari ziren.

Ilargi Manzanares 2023ko uztailaren 17a
Igandean Donostiako kaian egin zen elkarretaratzea. Argazkia: Piztu Donostia.

Piztu Donostiak azalduduenez, gazte batzuk Karmengo Jaietako testuinguruan Debekatuta dago maskotak sartzea esaten zuten kartelak jartzen ari ziren, igandean. Taldeak ohartarazi du Ertzaintzak lau gazte identifikatu eta bi jipoitu dituela, Portaletasen atzean eta Nautiko ondoan. Ertzaintzak kartelak “probokaziotzat” hartu zituela adierazi du Piztu Donostiak, eta Ertzaintzaren jarrera kritikatu du: “Herritarrak ezin dira jipoitu eta identifikatu hau eramateagatik”, adierazi du sare sozialetan.

Piztu Donostiak deituta, igandean bertan elkarretaratzea egin dute kaian, jipoituei eta identifikatuei elkartasuna adierazteko, gazteek zeramaten kartela eskuetan hartuta.