Pixatoki bat, XX. mendean eragin handiena izan zuen artelana


2005eko urtarrilaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:00

Jon Torner jontorner@argia.eus Jeremy Deller artista ingelesak jaso berri du Londreseko Tate Britain museoak urtero banatu ohi duen Turner saria. Irabazlearen izenak eta haren obrak baino, hala ere, oihartzun handiagoa izan du sariaren karietara bostehun adituren artean eginiko inkesta batek. Adituei XX. mendean eragin handiena izan zuen artelana zein izan zen esateko eskatu zitzaien. Euren erabakiak dezenteko polemika sortu du, istorio bitxia duen Marcel Duchamp artistaren "Iturria" lana aukeratu baitute. Etzanda jarritako pixatokia Marcel Duchamp (1887-1968) frantziarrak 1917an sortu zuen "Iturria" lan polemikoa. Artelana etzanda jarritako gizonentzako pixatoki bat besterik ez da, baina zeresan franko eman zuen garai hartan eta dirudienez, gaur egun ere eztabaida ugariren iturburu da. Duchamp dadaistak R. Mutt ezizenaz sinatu zuen bere artelana. 1917an New York-eko Society of Independent Artists delakoak erakusketa bat antolatu zuen "hemen guztiak balio du" lemapean. Nahi zuen orok har zezakeen parte erakusketan; nahikoa zen sei dolar ordaintzearekin. Dena den, erakusketa behar bezala antolatzeko elkarte estatubatuarrak batzorde moduko bat eratu zuen eta Duchampi bertako kide izateko eskatu zioten. Artista frantziarrak gonbidapena onartu zuen baina antolatzaileek aireratzen zituzten idealak benetakoak ote ziren jakiteko, berak ere artelan bat aurkeztea erabaki zuen. Artelan hori, noski, "Iturria" zen. Etzanda jarritako pixatoki hura dadaismoaren alderdi subertsiboenaren isla zen eta bat egiten zuen Duchampek bizitza arruntetik ateratzen zituen objektuei zentzu berria emateko zuen joerarekin. Joera hark ready-made zuen izena. Batzordeak, ordea, aipatu obra atzera bota zuen eta ez zuen erakusketan ikusgai jarri. Artista frantziarrak, orduan, batzordea utzi eta egia kontatu zuen. "The Blind Man" aldizkari dadaistan argitaratutako editorial batean, Duchampek batzordeak obra atzera bota izanaren arrazoiak aipatu zituen: "Batzuentzat ezmorala zen eta beste batzuek iturgintza objektu soila zela esan zuten, plagioa zela". Artistak, ordea, bi arrazoiak gezurtzat jo zituen: "Ez da ezmorala. Iturginen erakusleihoetan ikusi ohi den objektua da, bainuontzi bat izan zitekeen moduan. Berdin dio Mutt jaunak obra bere eskuekin egin zuen ala ez . Berak aukeratu zuen. Bizitza arrunteko objektu bat hartu eta modu berezian kokatuz, esanahi berria eman zion". Informazio gehiago: Marcel Duchamp eta haren lanen inguruko informazioa "Iturria" obra Duchampen artelanei buruzko artikulua ("Iturria" lanari tarte berezia eskaintzen dio. Besteak beste, "The Blind Man" aldizkarian publikatutako editoriala irakur daiteke) Aldizkari dadaista eta surrealistak hizpide dituen artikulua ("Iturria"obrari hainbat lerro eskaintzen dizkio) Eragin nabarmena izan duten beste obra batzuk: XX. mendean eragin gehien izan zuten obren artean, "Iturria" izenekoaz gain, honako beste lau hauek ere sarri aipatu zituzten galdeketan parte hartu zuten bostehun adituek. Pablo Picassoren "Demoisselles d'Avignon" (1907) eta "Gernika" (1937) Andy Warholen "Marilyn" (1964) Henri Matisse margolariaren "The Red Studio" (1911) Inkestaren sustatzaile Simon Wilsonek dioenez, emaitzak apur bat harritu zuen, baina ez omen da ahaztu behar eragin gehien izan zuen obra aukeratu behar zutela, eta ez politena. Eta sortu zuen polemika ikusita, argi dago "Iturria" obrak artearen munduari ostiko ederra eman ziola. Wilsonen ustez, garai hartako arte burgesa desafiatuz, artea edozer izan zitekeela erakutsi zuen obra horrek. Turner Sariak Turner Sariak 1984an jarri zituen abian Tate Patronatoak. Izen hori JMW Turner (1775-1851) artistaren omenez jarri zioten sariari eta bere helburua berrogeita hamar urtez azpiko artista britainiar berritzaileen obrak sustatzea da. Hasieratik polemika sortu dute sariok, zenbaitzuk diotenez aurkezten diren obrek iseka egiten baitiote arteari. Turner Sariei buruzko informazio guztia ondorengo helbide honetan duzue eskuragarri: www.tate.org.uk/britain/turnerprize/

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude