Pixaren iraultza 2.0

  • Eta halako batean Hatortxun ginen emakumeon artean begirada eta irrifar konplizeak sortzen hasi ziren, eskailera horiek igo eta bertan zegoena ikustean…


2017ko abuztuaren 02an - 08:49

“Bazen garaia!”, “Guztiok izan dugu buruan horrelako ideia...”, “Berri Txarrak-en kontzertuko kanta bakarrean beharrezkoa egina! (Hemen eta orain hasia da iraultza txikien asanblada!)”

Baina zer zegoen, zer aurkituko genuen eskailerak igo eta lau baila beltz horien atzean? Nahiz eta sarreran kartel bat bazegoen (hondakin solidorik ez) ez zitzaigun oso argi geratzen…. Beraz, kuriositatez beterik hara abiatu nintzen eta han zegoen... hainbeste amestutako neskontzako pixategi komunitarioa! Egin beharrak bukatutakoan lagunengana joan eta egindako deskubrimendutxoaz mintzatu ginen. Guztiok irrifarrea ahoan eta ilusioz beterik.

Baina zertan datza? Ideia sinple eta praktikoa da, baita ekonomikoa ere. Mutileei agian ez zaie oso arraro egingo, baina neskontzat ikusi gabekoa. Horregatik gure zirrara eta ilusioa. Erraz egina, lau baila plastikoz inguraturik, lurrean karratutxo txikiez osaturiko reja eta azpian plastikozko teilatua alde batera inklinatua. Azkenik biltoki bat non likidoa, bai pixa, bilduko den. Soilik hondakin likidoentzako balio du, beraz Hatortxu Rock jaialdiko azken egunerako paperez bete zen gure komun komunitario maitea. (Positiboak izan nahi dugu, baina hurrengorako iradokizuna… paperak bota ahal izateko poltsatsoak. Bai, neskok pixa egin ondoren alua lehortzeko mania arraroa daukagu eta...)

Baina komuneko espedizioaren denbora laburtzeaz gain, zer suposa dezake horrelako komun batek emakumeontzat? Zer ideia eraldatzen ditu? Emakumeak ahalduntzen ditu? Berdintasunean aurrerapausorik? Gai honek elkarrizketarako aukera ugari eman digu eta behin baino gehiagotan mintzo izan gara hontaz lau eguneko elkartasun jaialdi zoragarri honetan. Hemen gure ideia xumeak.

Ohikoena emakumeok pixa leku itxietan egitea da, ezkutaturik. Askotan jai giroan kale bazterrean edo kotxe tartean, baina ezkutaturik kasu honetan ere. Pixa egitea lotsatzeko gauza balitz bezala. Mutilek aldiz denok batera, komunitatean, lotsarik gabe… Beraz, honako komunak kubikulo txiki eta nazkagarri horietatik ateratzen gaitu, larritasunik gabe pixa egiten mundura, beste neskekin elkartu eta lotsarik gabe gure beharrak egitera.

Gaineratu behar da emakumeok normalean taldean edo behintzat binaka joaten garela komunera. Askotan itxoin beharreko ilarak luzeak direlako edota beti dagoelako pirañaren bat komun inguruan elkarrizketa emateko gogoz, eta norbera, pixalarriz, horrelako gauzak aguantatzeko prest ez dagoena.

Pixa egitea behar fisiologikoa da eta are gehiago horrelako jaialdi batean, non garagardoa ugari den, ondorioz komuna erabiltzeko beharra ere altua da. Egia da, jai giroko gunean bakarrik zegoela neskok makurturik pixa egiteko aukera, gainontzekoetan ohikoak diren komunak ziren, itxiak, pixa lotsatzeko kontua dela sinestarazten dizkiguten paretak berriro ere. Ezin ukatu gau giroak eta alkoholak ere laguntzen duela lotsa alde batera uzten… Baina pausu txiki bat da etorkizunerantz. Ez dugu zertan ezkutatu eta gimnasi erritmokoko posturarik egin erropa ez zikintzeko. Ez ezkutatu eta lagunekin pixa egiteko leku egokiak behar ditugu.

Aurrerapausu polita da, denbora aurrezteaz gain eroso eta pozik sentiarazten gaituelako, orain arte neskon intimitatearekin lotuta egon den behar fisikoa kaxoi txikitik ateratzen delako eta horrela emakumeok elkar ikusten dugulako, elkar sentitzen dugulako, ahalduntzen garelako, indartzen eta espazio publikoak bereganatzen jarraitzen dugulako.

“Hasi da pixa-iraultzen asanblada”

PD: Zorionak ekimen honen ideia izan eta aurrera eraman duzuonei, kopiatzeko intentzioz gabiltza! Eta hala izan dadila.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude