Pisua eta hegalak

  • Garikoitz Goikoetxeak esana da, Euskara irabazteko bidean liburuaren egileak: “Gazteei buruz hitz egiterakoan, hasi beharko genuke haien gain uzten dugun erruaren zama kentzen”. 


2016ko abenduaren 05an - 09:57

Izan ere, nork nahi du errudun sentiarazten duen diskurtso bat? Liseriketa errazagokoa da erakargarritasunaren diskurtsoa, bere aldaera mainstream zein hipsterragoetan.

Milan Kunderak azaltzen du kontzeptu antagonikoak erraz kokatu daitezkeela polo positibo eta negatibotan: argia-iluna, beroa-hotza, izatea-ez izatea… Salbuespen bakarrarekin: pisua eta arintasuna. Eta oroitu naiz eskola batean ikusitako irudiaz: Obelix, bere obeliskoa bizkarrean, eta obeliskoaren barruan esaldi koloretsu bat: “Euskaraz bizi nahi dut”. Eta eskola bereko atarian euskararen txantxangorria kristalean, arina izanagatik hegaldatzeko hego txikiegiak dituena.

Ez dakit nolakoa behar duen euskalgintzaren “diskurtso berriak”, baina arinkeriaren eta astuntasunaren artean eremu bizigarri bat sortu beharko du, tokian tokikoa eta unean unekoa. Kontua ez baita euskarak pisua badaukan ala ez daukan. Kontua da ea hegan egiteko balio digun..

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude