"Komunikazio, Instituzio eta gizartearen aldetik euskararen ofizialtasuna azken muturreraino eraman behar da eta hor utzikeria dexente dago, nahiz eta aurrerapauso batzuk eman diren. Euskaraz bizitzea da gakoa, ez soilik hizkuntza ezagutzea (...) Andoni Egaña eta Joxerra Gartzia hor ibili dira teorizatzen, 'egoki hitz egin, zuzen hitz egin eta jator hitz egin'... baina gu pailazoak gara eta ume bati 'kaixo letxuga', 'Kutxi-kutxi mari-lutxi' edo 'Gero arte letxuga eta tomatea' esaten diozu eta hitz egiteko modu sinpatikoa da. Agian garrantzi gehiegi eman diogu euskararen zuzentasunari, sentimenduei ez bezala. Hizkuntzarekin jolastu beharko genuke". (2008ko maiatza, 184. zenbakia)