Pirinioetako "Andereñoen gerla", laborarien disidentzia XIX. mendean

  • Izenburu horrekin ez naiz Seaskako irakaslegoaren protesta mugimendu batetaz mintzo baizik eta Ariège [Frantziako Estatuaren hegoaldean, Foix dauka hiri ezaguna] partean XIX. mendean izan zen laborarien oldartzeaz.


2015eko maiatzaren 11n - 06:39
2007ko festa herrikoi bat Biert herrian. (Argazkia: Marie Noelle Galy)

La guerre des Demoiselles” bezala ezagutua den gertakizun hortaz antropologo amerikar batek atera zuen liburu interesgarri bat 1996an (Peter Sahlins, Forest rites. The War of the Demoiselles in nineteenth century France, Harvard University Press). Ariègeko laborarien ihardokitzearen intxendia izan zen Estadoak 1827an indarrean ezarri zuen oihanen kodigo berria, zoinek ordu arte herritarrek zauzkaten hainbat eskubide mendratzen zituen. 1829 eta 1870 artean noiz-behinka tokiko laborariak oldartu zitzaizkieten oihan-zainer, jandarmer eta ikazkiner, guerilla moduko ekintzen bidez.

Oldartzearen berezitasunetarik bat zen erasoaren menturan gizonak aurpegia maskaturik, emaztez bezti eta beren gisako harmak eskuan ateratzen zirela. Gisa bereko oldartzeak izan ziren Ipar Euskal herrian XIX. mende hastapenean, oihanen legearen gainetik bainan baita ere tabako-landen zerga berrien aurka. Usaian entzuten diren irakurketa politiko (oldartzea Estado modernizatzailearen hedatzearen aurkako ihardokitze bezala) edo materialistaz gain (oldartzea tokiko jauntxo eta jabeen kontra laborari xumeek ereman mugimendua), Sahlinsek azpimarratzen du lehia sinboliko bat ere bazela jokoan Andereñoen gerla hortan.

Denik ere, lehendabizik ihauteri eta toberetako “hizkuntza sinbolikoak” zuten laborariek desbideratzen beren ekintzen bidez: hierarkiak itzulipurdikatuz, auzi satirikoa zinezko auzi herrikoi bihurtuz, maskak erabiliz. Bainan Sahlins urrunago badoa erranez maiatzeko erritoak –1829ko maiatzean hasi zen gataska– berrirakurketa batean oinarritzen zela. Oihanaren gainean zaukaten dretxoen sinbolo bat zen urtero maiatzaren lehenean mozten eta landatzen ziren “mais” zuhaitzak, izan ziten ezkontzekoak ziren nesken etx’aintzinean,  emankortasunaren menturan, edo ohoratu nahi zen norbeiti, edo, alderantziz, desohoratu nahi zen norbeiti. Maiatza hautatuz, izadiaren indarraren arraberritzearen sinboloak berriz erabili zituzten aldarrikatzen politiko garaikide baten kondu. 1829an sinbolo horien erranahia bizi-bizirik zelakotz.

Gisa hartako oldartze ainitz izan zen Pirineo guzietan, bai oihanen legea, zerga berriak edo armada legeak zirela estakuru. Ikus [Agosti] Chaho nola sartu zen oihanen auzian Atharratzeko kontseilu orokor zelarik. Jean-François Soulet historialariak dio jarrera horiek disidentziak zirela, eta ez baitezpada estadoaren kontrako erresistentzia ideki, antolatu eta ideologikoki oinarrituak. Huna beraz gaizki ezaguna den Pirineotako historiaren xokoño bat, anakronismorik egin gabe berrirakurri behar litaikena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


Eguneraketa berriak daude