argia.eus
INPRIMATU
Piratek Donostia abordatuko dute gaur
  • Larunbatean hasi zen Donostiako Aste Nagusia eta gaur izango du ekitaldi jendetsuenetako bat: Piraten Abordaia.

ARGIA @argia 2013ko abuztuaren 12a
Abordaia jendetsua espero dute Donostian (argazkia: Lara Manzano).

Goizetik lanean ari dira gazteak euren ontziak prestatzen. Eguerdian herri bazkaria egingo dute eta indarrak hartu ostean, arratsaldeko bostetan hasiko da Abordaia.

Festaren zuzeneko kontakizuna egiten ari da Donostiako Piraten Twitter kontua:

Donostiako jaiak eraldatu dituen fenomenoa

Geroz eta jende gehiagok hartzen du parte Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi horretan eta esan liteke, azken hamarkadan Gipuzkoako hiriburuko jaiak eraldatu dituela.

Fenomeno horren garrantziaz konturatuta, Donostiako Piratek euren ibilbidearen berri ematen duen Izan pirata dokumentala estreinatu zuten aurtengo apirilean.