argia.eus
INPRIMATU
Obra oparoa utzi du Pio Caro Baroja dokumentalgile eta idazleak
  • 87 urte zituela hil da Caro Baroja. Dokumentalgilea eta idazlea izan zen, eta bere osaba Pio Baroja eta anaia Julio Caro Barojaren obrak zabaltzeko lan handia egin zuen. Euskal Herrian asko ibili zen, Nafarroan bereziki, dokumentalgile gisa, eta euskal folkloreari eta tradizioei buruzko lan ugari zuzendu zituen.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate 2015eko abenduaren 01a
Zinema etnografikoaren adierazgarri bilakatu zen, eta bere lanetan euskal folklorea zen gai nagusia. (Jagoba Manterola/Argazki Press)

Madrilen jaio zen 1928an eta zuzenbide ikasketak egin ostean, 1952an Mexikora erbesteratu zen. Han murgildu zen zinearen munduan. Kritikari gisa, italiar neorrealismoan sakondu zuen eta zinemagintzan lehen pausuak eman zituen. Espainiara itzuli zenean etengabe jardun zuen dokumentalak grabatzen. Zinema etnografikoaren adierazgarri bilakatu zen, eta bere lanetan euskal folklorea zen gai nagusia. NO-DOrako lehenik, eta TVErako gero, hainbat lan ekoitzi zituen Espainiako eta Euskal Herriko folklorearen eta tradizioen inguruan.

Idazle oparoa ere izan zen. Hainbat lan argitaratu zituen eta gai ugari jorratu zituen. Besteak beste: La soledad de Pío Baroja, El neorrealismo cinematográfico italiano, Las estructuras fundamentales del cine, Imagen y derrotero de Ricardo Baroja, El Gachupín. En busca de la juventud perdida, Itinerario sentimental eta El águila y la serpiente.

Hil honetan zehar zeremonia bat egingo dute Baroja familiak Itzean duen etxean.

Filmografia

El mayorazgo de Labraz (1983, minisaila), Navarra, las cuatro estaciones (1972), Las vidrieras de la catedral de Toledo (1972), De mar a mar por los Pirineos (1971), El castillo medieval (1969), La ciudad medieval (1969), El pueblo medieval (1969), Romería de la Virgen de la Peña (1969), El País Vasco de Pío Baroja (1967), El País Vasco (1966), La última vuelta del camino (1965), El Carnaval de Lanz (1964), Los diablos danzantes (1964), El Greco en Toledo (1959), El entierro del conde de Orgaz (1959).