Pintaketa transfoboak egin dituzte Crhysallisen kanpainaren aurka

  • Chrysallis Euskal Herria elkarteak haur transexualen errealitatearen berri emateko abiatutako ekimena da. Azkenaldian, eskuin muturreko pintaketak areagotu dira Iruñerrian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 12an - 12:10

Nire semeak bere sexua erabakitzen du, baina superman izan nahi du" eta "Nire 10 urteko alabak bere sexua erabakitzen du, baina barraketan bizi nahi du" pintaketak azaldu dira Iruñerrian, Chysallis elkarteak egindako haurren transexualitatearen inguruko kontzientziazio kanpainari eraso eginez. Markesinaren batean, "Kanpora!" hitza ere margotu dute eta genitalen izenak esprai gorriz ezabatu dituzte.

Eskuin muturreko pintaketak, ohiko

Azken hilabeteotan, geroz eta ohikoagoa da pintaketa faxistak aurkitzea Iruñerrian: esaterako, Mola eta Sanjurjo kolpisten deshobiratzearen kontra zein Nafarroako armarriko ereinotz koroa kentzearen aurkakoak. Mezu transfoboak izan dira eskuin muturraren azken agerpena.

Facebook-en erasoa

Jasan ditu kanpainak bestelako trabak ere: aurretik, Facebook-ek irudiak zentsuratu zizkien, gerora atzera egin badu ere. Horri erantzunez, Chrysalliseko kideek kartelarekin selfie-a egiteko deia luzatu diete herritarrei.

Kanpaina, antolatzaileek ezalduta

Euskalerria Irratian kanpainaren berri eman zuten Chrysallis elkarteko Edurne Kochek, haur baten amak, eta Erika Salvatierra sexologoak. Elkarrizketa osorik hemen entzun daiteke

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Trans legearen erreformaren harira, Ekai Lersundiren aitak: "Egun berezia da Ekaik nahi zuena lortzeko"

Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek. 


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Eguneraketa berriak daude