argia.eus
INPRIMATU
Pintaketa faxistak egin dituzte beste behin ere Ezkabako gotorlekuan
  • Errepublikako presoak oroitzeko egindako mural baten gainean azaldu dira margoketa faxistak, Gora Espainia eta Puta ETA leloekin. Ez da Ezkaban egindako lehen erasoa: 2015ean svastika bat margotu zuten oroitarri batean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko abenduaren 26a
Argazkia: Ezkaban egindako pintaketa faxistak, Twitterreko argazki batean.

Errepublikarren aldeko mural bati eraso egin diote faxistek Ezkaba mendiko gotorlekuan, Espainiako banderak marraztu dituzte, bandera komunisten gainean eta Gora Espainia eta Puta ETA izkiriatu dute. 1938ko maiatzak 22 zituenean izan zen Ezkabako ihesa eta 200 presotik gora erail zituzten. 

Ez da Ezkaban izandako lehen erasoa, azken urteetan faxisten marrazketak izan baitira bertan. Azkena, 2015ekoa: svastika mas marraztu zuten memoria historikoa berreskuratzeko lanean ari diren horiek omentzeko oroitarrian. 

Lehenago, 2009an, Falangeko kide batzuei zigorrak ezarri zizkieten, Ezkabako ihesean parte hartu zuten pertsonen aldeko plakak hautsi eta pintaketak egiteagatik.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.