Pinocheti Darth Vader komiko baten itxura hartzen diote txiletar gazteek

  • Horixe esan du No filmeko produktore Juan de Dios Larrainek, prentsaurrekoan. Filmak Pinocheten garaiko Txile irudikatzen du eta dirudienez, Txilen bertan pelikula eman dutenean, hango gazteek barre batez ere Pinochet agertzen denean egin dute. “Gustu txarrekoa aurkitzen dute, Darth Vader komiko gisa ikusten dute, komikiko pertsonaia kasik, eta barre egiten dute”. Horregatik da beharrezkoa, besteak beste, iragana ez ahaztea.


2012ko irailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
"No" filmeko protagonista, Gael García Bernalek antzeztua.

Txileko gazteek Pinocheten irudia distortsionatuta ote duten, edo diktadore anker bezala ikusi beharrean pertsonaia barregarria begitantzea ona ala txarra den ez du argitu produktoreak. Nolanahi ere, ahanzturan gera ez dadin, sasoi beltz hari heltzen dio pelikulak, oso modu originalean. Hain juxtu, atzo estreinatutako beste film batek ere, Sleepless Nights lanak, iraganean jartzen du begirada, Libanoko gerra zibila protagonisten ahotik konprenitu nahian, hura ere ahaztu ez dadin.

“Pinochet, tamalez, oso ezaguna da nazioartean, boterera nola iritsi zen oso ezagun egin da, baina ez hainbeste nola atera zen boteretik, eta hor kontatzeko historia interesgarria zegoela ikusi genuen”, azaldu du produktoreak. Hala, anaia duen Pablo Larrainek zuzendutako filmak diktaduraren azken hilabeteak berreskuratu ditu: modernizatzen ari den herrialdea erakusten digu, ekonomikoki indartsua azalean, aurreranzko bidean itxuraz, baina atzealde zikina, askatasunik gabea eta krudela duena. No filma Zabaltegi Perlak sailean eskaini dute, eta oso harrera ona izaten ari da publiko eta kritikarien artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
Kissinger eta Pinochet: dokumentuak argitara, kolpista guztien lotsarako

Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]


2023-09-10 | Estitxu Eizagirre
Mari Paz Aedo Zuñiga
"Txiletarrok gara mundu osoaren elektrifikazioa ordainduko dugunak"

"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
AEBek Txileko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatu dituzte

1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]


Eguneraketa berriak daude