Pili Zabala Ahal Duguren lehendakarigai izateko aurkeztuko da

  • Radio Euskadik zabaldu duenez, Pili Zabala, GALek hildako Joxi Zabalaren arreba Ahal Duguren primarioetan aurkeztuko da lehendakarigai izateko.


2016ko uztailaren 20an - 09:42
Ezkerretik eskuinera Carmen Gisasola, Aintzane Ezenarro eta Pili Zabala. Arg: Lokarri

El Diario.es-en arabera, Zabalak onartu egin du Ahal Duguk egin dion eskaintza, "datorren legegintzaldian asko dago jokoan" esan du. Pili Zabalak lan handia egin izan du azken urteetan biktimen berradiskidetzearen eta elkarbizitzaren arloan hitzaldi eta topaketen bidez.

EAEko Ahal Duguren hauteskunde primarioak uztail amaieran izango dira eta emaitzak abuztuaren 1ean jakitea aurreikusi da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
MAPA | Zer bozkatu dute zure bizilagunek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zure auzoan zer indar politikok irabazi duen jakiteko, mapa honetan aurkituko dituzu udalerrietako distritu eta sekzioen emaitzak.

[[hauteskundeak distrituak zabala 2024 A21 eusko-legebiltzarra]]


Eguneraketa berriak daude