Picassoren 'Guernica' Gernikara lekualdatzeko eskatu du EH Bilduk Espainiako Kongresuan

  • Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko legebiltzarkideak legez besteko proposamena aurkeztu du Espainiako Kongresuan, Pablo Picassoren artelan adierazgarriak Gernikan egon behar duela argudiatuta. Datorren asteazkenean 80 urte beteko dira Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuenetik.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko apirilaren 21a
Gernikan Picassoren koadroaren mosaikoa dago

Bizkaiko herria, gertakari historikoa eta artelana elkarrekin egotea garrantzitsua dela iritzita eskatu die Espainiako Gobernuari eta Kultura Ministerioari Picassoren lana Gernikara eramateko EH Bilduk. Margolana lekualdatzeko eman beharreko pausu instituzionalak Eusko Jaurlaritzarekin adostu ditzala eskatu dio gobernuari. Azkenik, “gerra eta genozidioa zein giza eskubideen eta herrien aurkako erasoak” salatzeko eskatu dio koalizio abertzaleak Espainiako Kongresuari.

EH Bilduren eskaera ez da berria. Pablo Picassoren margolana Madrilera eraman aurretik munduko hainbat txokotan ibili zen eta 1981ean Reina Sofia Museora eraman zutenean piztu zen Guernica Gernikara lekualdatzeko aldarria.

Horrez geroztik ekintza ugari egin dira. Adibide gisa, 2012an, bonbardaketaren 75. urtemugarekin batera, Guernica Gernikara plataformak sinadura bilketa egin zuen eskaera berarekin eta 15.000 sinaduratik gora lortu zuen urtebetean.

Oraingoan ere urteurrenarekin batera etorri da eskakizuna. Apirilaren 26an 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Pablo Picassoren kuadro hau, gaur egun, Bakearen eta Giza Eskubideen ikur bezala ezagutzen da.

Kanal hauetan artxibatua: Gernika 1937  |  Gernika  |  Artea  |  Oroimen historikoa  |  Bizkaia

Gernika 1937 kanaletik interesatuko zaizu...
Errefuxiatuen aldeko ekitaldia egingo dute apirilaren 29an eta 30ean Gernikan

Europako mugetan gertatzen ari den “sarraskia” salatzeko ekimena antolatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren karietara.


2017-03-28 | Arabako Alea
'1937-2017 Oroimenetik-Askatasunera' ekimena aurkeztu dute

Gernikako bonbardaketa eta Azazetako sarraskiaren 80. urteurrena gogoratzeko, '1937-2017 Oroimenetik-Askatasunera' lelopean hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta manifestu bat aurkeztu dute.


Gernikako bonbardaketa oroitzeko mozioa atzera bota du PPk senatuan

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean, EAJk mozioa aurkeztu du senatuan Gernikako herriaren “mina ulertu”, eta Espainiako Gobernuari eskatzeko “barkamen aitortza bidegabeki sortutako sufrimenduagatik”.  PPk, ordea, kontra bozkatu du, eta mozioak ez du aurrera egin.


'Gernika': 37ko bonbardaketari buruzko lehen fikziozko filma ostiralean estreinatuko dute

Irailaren 9an estreinatuko da “Gernika”, Koldo Serra zinemagile bilbotarraren filma. Malagako Zinemaldian egon zen ikusgai lehenengoz eta irailaren 7an izan da aurrestreinaldia Bilboko Guggenheim museoan. Euskal Herrian dago kokatua eta Teresa (Maria Valverde) eta Henryren (James D’Arcy) arteko maitasun istorioa du ardatz. Pelikularen amaieran Alemania naziko aire indarrek 1937ko apirilaren 26an abiarazitako bonbardaketa da protagonista, ia 20 minutuz.


Gernikatik Sabadellera, oroimen kolektiboaren soinua

1937ko bonbardaketez ohartarazten zuen Astrako sirena Sabadellen egin zuten, gerra garaian kolektibizatutako La Electricidad fabrikan.


2015-10-23
Kondor Legioa
MULTIMEDIA - dokumentala

1936ko gerraren egiturazko berrikuntzarik garrantzitsuenari buruzko lana: Alemania naziko aire indar berezia.

Proiektuaren sustatzaileak: Andrea Heuschmid (Baskale elkartea), Klaus Armbruster (Baskale elkartea), Jose Luis Urrutia (JYT Kreaktibos) eta Txarly Marques (JYT Kreaktibos)
Gidoia eta zuzendaritza: Jose Luis Urrutia
Ekoizle burua: Txarly Marqués
Ekoizpen eragilea: JYT Kreaktibos
Kamera: Jose Miguel Vilalta
Zuzeneko soinua: Asier Gonzalez
Partehartzaileak: Oihane... [+]


Luftwaffek 650 bonbardaketa egin zituen Euskal Herrian esperimentatzeko

Xabier Irujo historialari eta gaian adituak egindako ikerketen arabera Mola jeneralak “egunero” agintzen zien naziei bonbak jaurtitzeko. Larunbatean hitzaldia emango du Lekeition, Kondor Legioak eragindako suntsipenari buruzko jardunaldietan.


2012-07-27
Gernikako bonbardaketa gogoan Keixetaren margolanetan

Txiki Agirre Keixetaren Gernika, zerrenda amaitugabea izeneko erakusketa ikusgai dago Zumaiako Alondegian abuztuaren 12ra bitarte. Erakusketa honetan, 75 urteren ondoren aitortu gabe geratu diren biktima zibilak ohoratu nahi izan ditu Keixetak.


2012-04-27
Gernika, bonbardaketa
MULTIMEDIA - dokumentala

1937ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketan gertatutakoa kontatzen da dokumental honetan. Horretarako bonbardaketaren lekukoen hitzak eta historiako eta arlo militarreko adituen iritziak jaso dira.

Iturria: eitb.tv


2012-04-26
Eitb.com Gernikako bonbardaketa Twitter bidez kontatzen ari da

Fikziozko hainbat lagunek duela 75 urte Gernikan bizitakoa kontatuko dute twitter bidez. Besteak beste, Emilio Mola jenerala, Jose Antonio Agirre lehendakaria, Mateo Malaxetxebarri 10 urteko Kortezubiko umea, Alberto Onaindia apaiz abertzalea, Wolfram Von Richthof Condor Legioko Estatu Nagusiko burua eta Andone Bideguren 9 urteko haurraren pertsonaiak aukeratu dituzte bonbardaketaren zuzeneko kontakizuna egiteko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude