Zarauzko (Gipuzkoa) Photomuseum argazkilaritza eta zinema museoak azkenaldian bizi izan dituen zailtasun ekonomikoak gainditu eta lanean jarraituko du. Hala adierazi du museoko sortzaile eta egungo zuzendaria den Leopoldo Zugazak. Diru laguntzen murrizketa izan da museoaren iraupena kinka larrian jartzearen arrazoi nagusia. Ataka honetatik ateratzeko beharrezko laguntza eman diona, aldiz, Kutxa izan da. Arazoak gainditu izanaren erakuslea, museora bilduma berria ekarri izana da. Berlingo harresiari buruzkoa da eta abuztura arte izango da ikusgai Zarautzen.