Petronor ondoko herrietan “hodei toxiko bat” sortu dela salatu dute

  • Hainbat astez “gas hodei batean” bizi direla salatu dute Petronor ondoan bizi diren bizkaitarrek. Martxoaren 2an hasi ziren airea kutsaturik zegoela nabaritzen eta koke plantaren aurkako koordinadorako kideen esanetan itolarria, negarra, goragalea eta beste hainbat sintoma sortu izan ditu. Koordinadoraren esanetan Muskizen eta Abanton dauden neurgailuek ez dute funtzionatzen eta horregatik ez da parametro normaletatik kanpoko daturik jaso.


2012ko martxoaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Muskizko koke plantaren kontrako koordinadorako kideek egunotan ateratako argazkia

Hain zuzen, Petronorrek bere webgunearen bidez martxoaren 13an jakinarazi zuen koke plantako unitate batean probak egiten ari dela gas konpresorearekin; albistearen euskarazko bertsioan irakurgai dagoenez, proba horien ondorioz litekeena da “atmosferara isurtzen den lurruna gehitzea”. Dena den, enpresak dio findegiaz kanpo ez duela eraginik izango.

Meatzaldeko herritarrek manifestazioa egingo dute igande eguerdian Abantoko Las Carreras auzotik findegiaren ateraino, ingurumenaren “kontrol eraginkorragoa” egiteko eskatuz. Azken asteotan 2.000 salaketa baino gehiago jarri dituzte herritarrek gas isuria dela-eta, eta Las Carrerasko emakumeen elkarteak ere salaketa jarri du. Era berean, Abantoko Udalak eskaria egin zion orain dela hamarren bat egun Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari, Petronor behartu zezan usain txarrak desagerraraztera. Gasak gizaki eta animalien osasunerako kaltegarriak ez diren berma dezan ere eskatu zioten, halaber, Ingurumen Sailari. Herritarren kexa-oldeak bultzatuta egin zuen Udalak eskaria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke 'Prestige' hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
"Petronorrek kirola zikintzen du" mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Eguneraketa berriak daude