Petronorrek ukatu egin du findegia bentzeno isurketagatik geldiarazi dutenik

  • Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuenez, Muskizen (Bizkaia) duen findegia ixteko agindu zion duela bi aste Petronorri, isuritako bentzeno partikulen maila altuagatik. Konpainiak, aldiz, azaldu du ez dituela ateak egun bakar batean itxi, eta ez duela legeak zehaztutako gehienezko isuri maila gainditu.


2012ko apirilaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Muskizko findegia (Argazkia: gureauzoan50ra.blogspot.com)

Ingurumen Sailak adierazi du joan den martxoaren 20an isurketen datuen emaitzak eskatu zizkiela findegiko arduradunei, inguruko herritarrek “gas hodei batean” bizi zirela salatu ostean. Martxoaren 2an hasi ziren airea kutsaturik zegoela nabaritzen eta koke plantaren aurkako koordinadorako kideen esanetan itolarria, negarra, goragalea eta beste hainbat sintoma sortu izan ditu.

Informazio gehiago:

- Petronor ondoko herrietan “hodei toxiko bat” sortu dela salatu dute (2012-03-23)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke 'Prestige' hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
"Petronorrek kirola zikintzen du" mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Eguneraketa berriak daude