argia.eus
INPRIMATU
Petrolio merkearen bukaeraz mintzatuko da Guy Chauveteau Donibanen, Donapaleun eta Baionan
2012ko azaroaren 28a
Guy Chaveteau.

Hitzaldien aurkezpenean Bizi!-koek diotenez "gaur egungo munduak, gure jendarteak eta gure bizimoldeak irauliko dituen, berehalakoak diren 2 krisi motari behar du aurre egin. Krisi energetikoari eta klimatikoari… Bi krisi horiek ber jatorria dute: erregai fosilen erabilpen masiboa. Oro har ber erremedioak dituzte: gure etxebizitzen isolazioa, gure toki aldatzeen murriztea, garraio publiko eta kolektiboen garatzea, ekonomiaren ber-tokiratzea, ondasun iraunkorren lehenestea eta ez 'erabil eta botatzeko'ena…".

Bizi! elkartea ezaguna da altermundializazioa deitzen den mugimendu zabalaren agenda Euskal Herrian lantzen duelako. Hilabeteotan oihartzun handia izan du martxan jartzen ari den Euskal Moneta asmoak.

Peak Oil deitzen den fenomenoaren inguruko gogoeta honela laburbildu dute Bizi!-koek: "Gaur egundik trantsizioaren ez prestatzeak erran nahi du jendarteko pobreenen sakrifikatzea onartzen dela, bai eta klase ertainaren parte handi batena. Alabaina, datorren hamarkadan gertatuko den energia kariotzea dela eta ez dute beren bizimoduen egokitzeko mediorik ukanen energia merke baten dependentziak garatu dituen gure jendarteen aldaketa erradikalari aurre egiteko unean".