Abenduaren 26tik 30era bitartean Bilboko
Euskalduna jauregiak "Peter Pan" musikala jasoko du. Obra honetan 36 aktorek hartzen dute parte eta muntaia David Copperfield mago ezagunarekin lan egiten duten espezialistek prestatu dute. Urtarrilaren 2an eta 3an, bestalde, Kresala txotxongilo taldeak "Marixe" dantza ikuskizuna eskainiko du leku berean.