"Pertsona bakar batek ez du prozesua arriskuan jarriko"

  • CUPeko diputatu hautetsia den Anna Gabrielek Catalunya Radion adierazi duenez, zentzugabea litzateke Artur Masen aukeraketaren inguruan piztu den eztabaidak hauteskundeen ostean ireki berri den prozesua oztopatzea.


2015eko urriaren 01an - 12:54

Gabrielen aburuz, bozaren zentzua ez litzateke presidente baten hautaketara mugatu beharko: “Jendeak herrialde berri bat izateko bozkatu du, eta ez lehendakari bezala bata edo bestea hautatzeko”

Modu horretan, Gabrielek CUPek eredu presidentzialistari uko egiten diola baieztatu du. Haren arabera, aipatu eredua baino, askoz ere aberasgarriagoa litzateke hiruzpalau laguneko presidentzia koral bat osatzea, prozesua pertsonalismotik aldentzea ahalbidetuko lukeena. Izenik ez du aipatu, baina emakumezkoek funtzio erabakigarria  izatea nahiko lukeela azpimarratu du.

Gauzak horrela, CUPek elkarrizketak jada hasiak ditu, Junts Pel Si-koekin akordiora iritsi eta prozesuari etenik ez jartzeko. Horren harira, akordiora iristeko aukerez  baikortasunez mintzatu da Gabriel: “Oraindik ez dago ezer itxirik. Alta, berandu baino lehen akordiora iritsiko garela uste dut; ulergaitza litzateke politikarion adostasun faltagatik jendearen borondateari erantzunik ez ematea”.

Negoziazioetan CUPek jarriko dituen baldintzei dagokienez, Gabrielek garbi dauka; inbestidurarako ez dute ezinezko baldintzarik jarriko: “135 diputatutatik soilik 10 ditugu, beraz, badakigu ez gaudela exijentzia ikaragarriak jartzeko moduan”.

Ciutadansen gorakada, “Masen ustelkeri eta murrizketen ondorioa”

Ciutadans alderdiak azken hauteskundeetan izandako igoera nabarmenaren arrazoiez galdetuta, Gabrielek gorakada horren erantzukizuna Masi egotzi dio. Haren arabera, Kataluniako jendarteak Artur Mas ustelkeriarekin eta murrizketekin identifikatzen du, eta, horren ondorioz, jendeak alternatibak bilatu ditu. “Ikusitakoak ikusita, agian une egokia litzateke Masentzat alde batera pauso bat eman eta beste norbaiti lekua uzteko”, gaineratu du CUPeko diputatuak.

Elkarrizketako pasarte bat bideoan jaso du Catalunya Radiok:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako plebiszitua
2019-08-08 | Jesus Rodriguez
Katalunia independentziarantz
Goia eta behea

La Directa-ko kazetari Jesús Rodríguezek azaldu du 2017ko urriaren 1ean behetik gora egin zuen borborrak 2020ko hauteskunde autonomikoetan goitik ixteko arriskua duela. Erreferenduma deitzeagatik jasotako kartzela zigorren aurrean emango den erantzuna gakoa izango... [+]


50.000 pertsonak babestu dituzte Mas, Ortega eta Rigau auzitegirako bidean

Astelehen honetan epaituko dituzte Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta, bere lehendakariorde Joana Ortega eta hezkuntza sailburu Irene Rigau, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik.


2016-12-16 | ARGIA
Carme Forcadell, auzitegi batean deklaratuko duen Kataluniako Parlamentuko lehen presidentea

Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek, desobedientzia eta prebarikazio delituak egotzita Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratuko du gaur. Hainbat hautetsi eta herritarrek babestuta joan da epaitegira.


Espainiak indar juridikoarekin erantzungo dio Kataluniako “deskonexioa”ri

Pentsatu baino lehenago ekin dio Kataluniako Legebiltzarrak Espainiarekiko deskonexioari. Urratsak dira, sinbolikoak, baina hortik hasten da. Espainiak Brunete juridikoa mobilizatuko du lehenbizi. Hemen prozesuaren unea hobeto ulertzeko zazpi gako.


Ibarretxe eta Mas

2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude