argia.eus
INPRIMATU
Periko Solabarriaren bizitza eta ibilbideaz liburua aurkeztuko dute Barakaldon
  • Ernai gazte antolakundeko hainbat kidek Solabarriarekin bi urtetan egindako elkarrizketekin osatu dute Periko gazteekin hizketan liburua. Gaur aurkeztuko dute 19:00etan Barakaldoko San Bizente kultur etxean.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate 2015eko azaroaren 19a
Eneko Barberena idazleak koordinatu du lana, eta Txalaparta argitaletxeak publikatuko du liburua.

Eneko Barberena idazleak koordinatu du lana, eta Txalaparta argitaletxeak publikatuko du. Liburuak, Solabarriaren bizitza eta ibilbidea kontatzen du. Baita, bere pentsamendua gai ezberdinen inguruan ere. 

Topatu.eus atarian egindako elkarrizketan Barberenak azaldu du ekimena ezkerraldeko militanteen eta, bereziki, gazteen ideia izan zela: “Gazte Danbada eta gero Perikok gazteekin izan duen harreman estua are gehiago estutu zen, eta hor ere egon liteke ernamuina”. Solabarriaren heriotzak liburua amaitzeko azken bultzada eman ziela adierazi du.

Arrasaten eta Durangon ere aurkeztuko dute lana. Abenduaren 4an, Barberenak liburuaz hitzaldia eskainiko du Durangoko Azokako Ahotsenena espazioan.