argia.eus
INPRIMATU
Perfil en Frio enpresako langileak greban daude gaurtik
  • Berriobeitiko Perfil en Frío enpresa-batzordeak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, gaurtik aurrera greban izango dira langileak, euren lan eskubideak defendatzeko. Otsailean hasi zituzten negoziaketak zuzendaritzarekin, baina ez dute akordiorik lortu.

ARGIA @argia 2013ko apirilaren 02a

Enpresa-batzordeak azaldu duenez, joan den otsailean zuzendaritzak adierazi zien kontuetan galerak zituztela eta horri aurre egiteko beharrezkoa izango litzatekeela enpresako langile bakoitzak bere soldataren %20 ematea.

Egoera aztertzeko negoziaketak abiatu zituzten, baina langileen arabera "enpresak bi aukera aurkeztu zituen, zein baino zein okerragoak". Langileek erantzun zuten prest zeudela 2013an lan baldintzak mantenduz soldata izozteko, baina zuzendaritzak esan zien ez zela nahikoa.

Akordiorik lortu ez dutenez, lan baldintzak egokitzeko kontsulta epea deitu du zuzendaritzak. "Puntu horretara iritsita, gustuko ez ditugun neurriak hartzera behartuta ikusi dugu gure burua", dio langileen komunikatuak.