Espainiak pentsioak %0’25 handitzea kritikatu, eta, horren aurrean, Kontsumo Prezio Indizearekin batera igoko diren pentsioak defendatu dituzte Sasoian eta Pentsionistak martxan elkarteek.
Kalera aterako deia egin dute Sasoian eta Pentsionistak martxan elkarteek. Kalera, pentsio duinen alde: Espainiako Gobernuak %0'25eko igotzearen kontra azaldu dira, eta Kontsumo Prezio Indizearen arabera eguneratuko diren pentsioak nahi dituzte, "sistema propio eta publiko baten bitartez kudeatuak". "Pentsioak" duina izateko 1.080 eurokoa izan behar duela azpimarratu dute. Apirilaren 22an izanen da manifestazioa, Iruñeko udaletxeko plazatik abiatuta, 12:00etan.
Oro har pentsiodunen egoera prekarioa den arren, emakumeen egoera are gogorragoa dela gogorarazi dute, izan ere, askok ez dute kotizatu, erruz lan egin badute ere; eta beste askok, beti soldata txikiagoak izan dituztenez gero, gizonek baino pentsio txikiagoak dauzkate.
"Jendarte osoari" luzatu diote mobilizazioarekin bat egiteko gonbita, "langileei, gazteei, zaharrei...", pentsioen auzia "denen auzia" baita.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.