Pentsio publiko duinen aldeko mobilizazioak iragarri dituzte

  • Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan pentsionisten hainbat elkartek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "osatu" ditzala euskal herritarren pentsioak. Manifestazioa egingo dute ostiralean Gasteizen.

ARGIA @argia
2017ko apirilaren 04a

Pentsionisten kolektibo hauek manifestu bat sinatu dute CCOO, UGT, CNT eta USO elkarteekin batera, eta PSE eta Elkarrekin-Podemos alderdien babesa ere izan dute. Espainiako Gobernuari eskatu diote bermatu ditzala 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eta KPIaren igoeraren arabera eguneratu ditzala diru-sari horiek.

Halaber, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "osatu" ditzala pentsio horiek "gizarte babeserako dituen eskumenak" erabiliz. Paradoxikoki, manifestuari babesa eman dion alderdietako bat, PSE, Urkulluren exekutiboan dago EAJrekin batera.

Pentsio duinak eskatzeko hurrengo asteetan antolatu dituzten mobilizazioen berri ere eman dute agerraldian. Ostiralean Gasteizen manifestazioa egingo dute eta hilaren 22an bilkurak deitu dituzte EAEko hiriburuetan: Donostian, Bilbon eta Gasteizen.

 

Kanal honetan artxibatua: Pentsioak

Pentsioak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-21 | Juan Mari Arregi
Pentsioak bermatzea

Pentsioak informazioaren zurrunbiloaren erdian daude.


2018-01-17 | Miren Osa Galdona
Nola kalkulatzen dira pentsioak? PPk 2013tik martxan jarritako tranpa

Fatima Bañez Espainiako Gobernuko Enplegu ministroak erretiro pentsioen balioa kalkulatzeko neurri berri bat proposatu izanak polemika eragin du; pentsio-sisteman aldaketa handia ekar dezakeelako.


2017-12-31 | Sub Coop
Kalea gurea da

17 orduko debatearen ondoren eta 8 botoko aldearekin, Argentinako Diputatuen Ganberak pentsio erreforma onartu du: alegia, pentsioak %13 murriztuko dituzte gutxienez, eta ezgaitasunengatiko laguntzak ere txikituko dituzte. Biolentzia parlamentarioari indartsu erantzun diote kalean: protesta handiak, lapiko-jotzeak eta  greba orokorra. Herrialdeko demokraziaren 34 urteetan izan den gatazkarik biolentoenak bizi izan omen dituzte, gas negar-eragileak, gomazko balak eta harriak tarteko.


Mateo efektua eta adina: pentsioen paradoxa

Bismarck izan zen XIX. mendean gaurko pentsio sistemaren eredua sortu zuena, belaunaldien arteko elkartasunean oinarriturik hain zuzen ere. Ekuazioa oso sinplea da, enplegua duten gazteen egoera ekonomikoa adinekoena baino hobeagoa denez, eurek egindako ekarpenen bidez ordainduko dira adinekoen pentsioak.

Adin piramidea edota bizi esperantzaren eraginak alde batera utzita –ez dira bigarren mailakoak–, gaur egun neke zantzu nabarmenak azpimarratu ditzakegu eredu honen baitan, are... [+]


2017-06-06 | Zergatik Ez
Pentsioak EH independentean
MULTIMEDIA - solasaldia

Euskal Herri independienteak pentsioak ordaintzeko ahalmenik izango al du? Espainiaren bermeak hobetzea lortzerik ba al dago EH independientean? Eñaut Apaolazak BAI eta BAI erantzun die galdera hauei Antiguako Zergatik Ez taldeak antolatutako lehen hitzaldian.

 


"Pentsio sistemaren krisia batik bat emakumeok ari gara nozitzen"

Maria Gorospe Erdozia naiz, 69 urteko iruindarra, eta beste pentsionista asko bezala, gorriak ari naiz ikusten. Hilean 600 euro inguruko pentsioa jasotzen dut, eta horrekin, gaur egun, ezin naiteke bizi. Hartara, lan egitera behartuta nago.


KPIaren araberako Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta: zigor bikoitza emakumeentzat

Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) arabera gaurkotuko du Eusko Jaurlaritzak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE). Euskal Autonomia Erkidegoan, DSBEa eskatu behar duten pentsionistetatik %68 emakumeak direla azaldu du LABek.


Pentsiodunen kopuruak hazten jarraitzen du

Jadanik ohituta gaude noizbehinka pentsioen gaia ezbaian jartzen. Orain, pentsioen Erreserba Funtsa nahiko oparoa izatetik, 70.000 milioi euro, ezerezean geratzear dago eta hortik kezkak azaltzea.

Espainiako Gobernuak epe motzeko kontuak biribiltzen zituen, ez ordea epe ertain eta luzekoak. Pentsiodunen kopuruak hazten jarraitu du eta bien bitartean sarrerak, landunek Gizarte Segurantzari ordaindutako kopuruak ez die jarraitzen gastuei. Hortik etengabe Erreserba Funtsari heldu... [+]


Pentsio sistema publikoa: Txileko herritarren aldarria 30 urteren buruan

1980ko hamarkadan pribatizatu zuten Txileko pentsioen sistema, Pinocheten diktaduran. Estatu mailako arazo bilakatu da azken urteetan, erretirodunek jasotzen dituzten pentsio baxuengatik. Zenbateko hauek kudeatzen dituzten enpresa pribatuen aberasteak ere hautsak harrotu ditu. Hainbat mobilizazio izan dira azken bi hilabetetan herrialdean. Abuztuaren 21ean izan da azkena eta ehunka mila pertsona bildu dira Santiagon pentsio sistema publiko bat aldarrikatzeko.


2016-06-16 | Hamaika Telebista
Pentsio sistema: zahartzaro duina bermatuta dugu?
MULTIMEDIA - Ertzak

Egia al da gaur egun ezagutzen dugun pentsio sistema publikoa jasangaitza dela? Mugara heldu al da? Adinekoei bizitza duina bermatzen die gaur egun jasotzen duten pentsioak? Euskal Herriak gaitasuna du pentsio sistema propioa izateko? Niko Cuenca ekonomialariarekin, eta Lurdes Rodriguez zein Mikel Argiñarena Pentsionistak Martxan taldeko kideekin hitz egin dugu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude