argia.eus
INPRIMATU
Pello Zubiria ZIU-tik atera dute
2003ko otsailaren 28a
Eguerdiko 13:30ak aldera jakin ahal izan dugunez, Pello Zubiria Zainketa Intentsiboetako Unitatetik atera dute. Madrileko Gregorio Marañon ospitaleko errehabilitazio gela batean dago eta une hauetan bere abokatu Iñaki Esnaola dago berarekin. Arratsaldean berriz, Malores Etxeberria bere emazteak ikusi ahalko du hirugarren aldiz.