Osasun arazoak argudiatuta, Pello Sarasolak Euskal Telebistako zuzendari izateari utzi dio. Maite Iturbe EITBko zuzendaria izango da behin-behinean Sarasolaren postua hartuko duena.
Sarasolaren telebistako ibilbidea oparoa izan da: 1989an ikerketa teknikari modura sartu zen Euskal Telebistan, audientziak neurtzen. Programazio zuzendari izan zen 1995etik aurrera, eta Antena 3 kate espainiarrean ere lan egin zuen, sei urtez.
2011n Euskal Telebistako eduki zuzendaritza eskaini zioten, eta 2013rik aurrera Iturberen zuzendaritza taldeko kide izan da.
Hain zuzen, Sarasolak orain utzi duen postua hartu aurretik elkarrizketa egin zion ARGIAk, ETBren etorkizunari eskainitako 173. LARRUN aldizkarian.