argia.eus
INPRIMATU
Pello Sarasola izango da ETBko zuzendaria, eta Odile Kruzeta irratietakoa
  • Pello Sarasola izango da ETBko zuzendari berria, Odile Kruzeta EiTB Irratien eta Koordinazio Editorialaren zuzendaria, eta Andoni Aranburu EiTBko Estrategia eta Komunikazio arduraduna, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak atzo egindako administrazio kontseiluan jakinarazi zuenez. EiTBk 121,7 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, iaz baino %17gutxiago.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko martxoaren 12a
Pello Sarasola (Argazkia: Gari Garaialde / Argazki Press)

Beste izendapen batzuen berri ere eman zuen atzo Iturbek. Jesus Elgezabal EiTBko zuzendari-kudeaketaren arduraduna izango da, Maite Amundarain ETBko albistegi zuzendaria, Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendaria, Iñaki Guridi EiTB Irratien zuzendariordea, Aritz Agirre Euskadi Irratiko Albistegi burua, Arantxa Garcia Radio Euskadiko Albistegi burua, eta Jesus Barredo Radio vitoriako Eduki arduraduna.

Kargudun berrien curriculumak laburrean, EIiBren webgunean.