Macronen aldeko Ensemble hautagaitzako Christian Deveze kokatu da bigarren eta Batasun Nazionaleko Victor Lastecoueres hirugarren. Hiruek dute bigarren itzulirako mantentzeko asmoa.
Seigarren hautesbarrutian ere lehen atera da ezkerreko Fronte Popular Berria, bozen %29,43 bildurik. Bigarren lekuan kokatu da Macronen aldeko Ensemble hautagaitzako Christian Deveze botoen %26,92 lortuz eta hirugarren Batasun Nazionala, botoen %25,29 jasoz. Ondotik datoz eskuineko Errepublikarrak (%11,62), EAJ (%5,05), Langileria Borroka (%1,15) eta beste bi hautagai independente (%0,34 eta %0,22), baina horiek ezingo dute bigarren itzulira pasa. Parte-hartzea %70,91koa izan da.
Bigarren itzuliari begira, hirugarren kokatu den eskuin muturreko Victor Lastecoueresek jakitera eman du lehian gelditzeko asmoa duela. Baliteke beraz hiru hautagaitzen arteko bigarren itzulia izatea Lapurdiko hautesbarruti horretan.
[[hauteskundeak barrutiak estua 2024 E30 frantziako-legegileak sei]]