"Uste dut Donostiako Zinemaldiak nortasuna galdu duela, bere-berea zuena. Batzuek esango dute ez zuela inoiz izan. Nik izan zuela uste dut. Lau Jaialdi handi daude munduan: Cannes, Venezia, Berlin eta, lehen, Donostia -orain ez-. Ez da 'glamourra' bai ala ez soilik, baizik eta ilusioa sortzea, hiritarrek Zinemaldiarekin bat egitea, eta hiria alde batera ez uztea. (...).Ez du zinearen fantasiarekin eta magiarekin zerikusia duen ezer, ezer ez. Jaialdi hotza da gaur egun. Gauza asko kendu dizkiote, baita herritar gehienen ilusioa zapuztu ere". (404. zenbakia, 2007-07-20/27)