"ETB1en audientzia igotzea oso zaila izango da, ikusleen aldetik ez baita asmatzen jakin. Euskararen egoera aztertu egin beharko luke zuzendaritzak. Euskadi Irratian orain gaztelaniazko korteak entzuten dira eta hori ondo dago, baina Radio Euskadin euskarazkoak egon beharko lukete. Badirudi sekulako horma dagoela, euskarazko mundua eta gaztelaniazko mundua banatzen dituenak. Hori apurtu egin behar da, Radio Euskadin horma sendotu egin baitugu urteotan".