"Praileaitzen egoera ezin hobea da. Harrobiaren jardunak koban eraginik ez duela izan ikusteak asko poztu nau. Arazoa da ez garela mundu ideal batean bizi, jendeak eraikitzeko beharra daukala eta harrobiek harriak ateratzen jarraitzen dutela legeak baimentzen duen bitartean. Hala ere, ezin da guztiz baztertu harrobiaren jardunak suposatzen duen arriskua. Dena den, harrobiaren eragina txikia dela iruditzen zait eta horregatik ez zait justua iruditzen ustiapena etetea aztarnategiaren gertutasunagatik soilik". (2008-03-06)