argia.eus
INPRIMATU
Pauek 2,8 milioi euro emango dizkio Seaskari

2010ko abenduaren 14a
Xalbador Kolegioa

Seaska, azken urteotan, eraikuntza berriak egin eta egin ari da. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak adierazia zuen orain dela gutxi egoera ekonomikoa larria zela, eraikinak altxatzeko Herri Urratsen eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen menpe baino ez baitzeuden. Orain, Paueko Kontseilu Nagusiak iragarri du 2,8 milioi euroko diru-laguntza emango diola Seaskari eraikinak egin ahal izateko. Xalbador kolegioa eraberritzeko 1,3 milioi euro emango ditu eta Kanboko Seaskaren egoitza egiteko 1,5 milioi euro.

Azaroan Seaskaren egoera ekonomiko larriaz erreportajea egin genuen Argia astekarian.