Paue ondoko planta kimiko bat itxi dute onartua baino 7.000 aldiz gehiago kutsatzeagatik

  • Sanofi farmaziako multinazionalak Paue ondoko Mourencs –Mourenx– herrian daukan lantegi kimikoa itxi dute, France Nature Environement koordinadura ekologistak salatu ostean azken aldian airera jaurtitzen duela onartuta daukan isuria bider 7.000. Lacq polo kimiko polemiko eta kutsagarrian dago Sanofiren fabrika.


2018ko uztailaren 11n - 17:05
La Republique des Pyrenees egunkariaren argazkian, Sanofi eta beste zenbait konpainia kimikoren lantegiak biltzen dituen Mourencseko poligonorako sarrera.

Astelehenean, 9, France Nature Environnement koordinadora ekologistak plazaratu zuen Lacqeko gune kimikoan kokatuta dagoen Mourencseko (Biarnoa) fabrikan Sanofik isuritako kutsadurek askogatik gainditzen dituztela legez baimenduta dauzkaten emisio mailak. Orain prentsak azaldu duenez, multinazionalak erabaki du bere fabrikako produkzioa etetea.

Sanofi multinazionala da munduko handiena botiken ekoizpen eta komertzializazioan. Duela urte batzuk Sanofik eskandalo handi samarra eduki zuen Frantziako estatuan, epilepsiarako ekoizten zuen bere Depakine botikak kaltetu zituela hainbat emakume haurdunek sabelean zekartzaten umeak, hauei malformazioak eraginez.

Orain jakin denez, Sanofik modu kontrolatuan aireratu behar dituen bost produktu lurrinkor (bromopropanoa, toluenoa, isopropanola, valeonitriloa eta propenoa) legez ametitzen diotena baino 7.000 aldiz gehiago isuri duela. "Bost substantzion artean –dio France Nature Environementek– Depakine botikaren fabrikaziorako erabiltzen den bromopropanoak garrantzia berezia dauka, kantzerra, mutazioak eta eta malformazioak eragin ditzakeelako".

Orain multinazionalak bere lantokia geldiarazi duen arren, ekologistek salatu dute sei hilabeteko atzerapenaz jakinarazi dituela bere kutsadura mailetan zeuden irregulartasunak. Sanolfi kokatuta dago antzina lurpetik gas naturala erauzten zuen Lacqeko gune kimikoan. ARGIAk bere garaian jaso zuenez, Lacq da Frantziako estatuko eremurik kutsatuenetako bat; ingurumenaren aldeko ekintzaileek salatzen dute lekuko agintari politikoekin elkar hartuta hor konpainiek beren kutsaduraren edozein kontroli iskin egiten diotela. Gune hau Zuberoaren mugatik 20 kilometrora dago, Maule hiriburutik 27 kilometrora. 1960eko hamarkadatik gasa erauzi ostean, lurpeko hutsuneok erabiltzen ari dira Europa osoko zabor kimikoak lurperatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura kimikoa
Lobbygintza toxiko bat dago glifosatoa baimentzeko Europaren erabakiaren gibelean

Glifosato herbizida erabiltzeko baimena beste hamar urterentzat luzatu zuen azaroaren 16an Europako Batzordeak. Erabaki inkoherentea, ikusirik produktuaren toxikotasuna frogatzen duten ehunka ikerketa zientifiko daudela publikaturik. Inkoherentea ere, jakinik AEBetako 113.000... [+]


Intsektiziden eraginpean dauden gizonek espermatozoide gutxiago dituzte

Zenbat eta gehiago egon intsektiziden eraginpean, orduan eta txikiagoa da espermatozoideen kontzentrazioa. Ondorio hori atera dute azken 50 urteetan mundu osoan egindako 25 ikerketa berrikusita. Environmental Health Perspectives aldizkarian argitaratu dute azterketa.


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


2023-10-04 | Euskal Irratiak
Glifosatoaren baimentzea
"Laborariengan minbizi gehiago atzematen ohi dira, produktu kimikoen erabileraren ondorioz"

Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da.


Kutsatzaile eternoen tranpa: lehen zena miragarri, orain da hilgarri

Eternoak deitzen diete, betierekoak. Ez dute su hartzen, ez dira hausten eta betirako irauten dute. PFAS izeneko konposatuak duela ia mende bat sintetizatzen hasi zirenetik, gauza askotarako erabili izan dira, berdin zartaginean arrautza ez itsasteko nola mendiko txamarraren... [+]


Eguneraketa berriak daude