Ez, Pau Gasol saskibaloi jokalari kataluniarrak ez dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari uko egin, eta ez du haren kontrako kanpainarik abiarazi. Elkarren aurkako partidarik ere ez dute jokatuko. Hezur haragizko Gasol, Juan Carles Navarro, Ricky Rubio eta enparauek ez behintzat. Mundu birtualean, ordea, Kataluniako saskibaloi selekzioa edozein aurkariren kontra lehia daiteke, baita espainiarren kontra ere. SeleccioCatalana.cat atariak, Kataluniako Selekzioaren Aldeko Plataformaren babesarekin, NBA Live 08 bideo-jokoa moldatu eta Kataluniako selekzioa AEBetako saskibaloi taldeen eta mundu osoko selekzioen pare ipini du. Aplikazioa www.seleccions.cat webgunean deskarga daiteke (beharrezkoa da aurrez erregistratzea). Hura baino lehen, beste bi bideo-joko moldatu zituen SeleccioCatalana.cat atariak, biak futbolekoak: Pro Evolution Soccer 2008 eta Pro Evolution Soccer 2008 2.0.
Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]
Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]
25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]